Genero ideologia, LGTBI,trans…: Errespetua bilatzen ari gara ala ideologia zehatz bat sustatzen ari gara? Gauzak argitzen ari gara ala nahasmena sortzen ari gara?
Genero ideologia eta beste agenda batzuk gero eta azkarrago zabaltzen ari da irakaskuntzan, eta horren aurrean zalantza asko sortzen dira.
Gero eta gehiagotan egiten ari diren jarduera horiek guztiak genero ideologiaren doktrinamenduan oinarritzen dira, nahiz eta egia den, askotan, ideologia horretan inplikatutako pertsonak ez dira jabetzen edo ez dutela ideologia hori behar bezala ezagutzen: sexualitateari buruzko tailerrak genero ikuspegitik, generoa aukeratzeko tutoretzak, genero desberdinak trukatzeko eta asimilatzeko jarduerak (mutilak gonaz jantzi behar dute), LGTBI kolektiboak ikustarazko egunak (otsailak 19, martxoak 31, apirilak 26, maiatzak 17, maiatzak 24), etab.
Jarduera horiek egiten dira azken urte hauetan zenbait lege onartu izan direlako. Haiek esaten digute gizonen eta emakumeen berdintasunean hezteko politikak direla, genero indarkeria gutxitzeko planak direla, edo orientazio sexual anitza edo sexu biologikoarekin bat ez datorren genero identitatea duten pertsonen diskriminazioarekin amaitzeko planak.
Baina helburu onargarri horiek planteatzeko erabiltzen den ikuspegia ez da neutrala. Izan ere, aitzakia horrekin, psikologiaren, neurozientziaren eta sen onaren aurkako sistema ideologiko bat bultzatzen ari dira.
Adingabeen sexu-hezkuntzari buruzko balorazioa
1. Ume txikiei sexualitateaz txikitatik hitz egin ahal zaie, eta gaur egun komenigarria da, edukiak beren adinera egokituta. Hasieran, haien gorputzak ezagutzea, nesken zein mutilen desberdinak antzematea, agerian baino babesten diren gorputz atalak direla ulertzea. Eta pixkanaka-pixkanaka hainbat alderdi garatu behar dira, adinaren arabera. Gurasoek erantzukizun garrantzitsua dute sexualitatearen heziketan, afektibitatearen eta maitasunaren munduan txertatuz.
2. Zeregin hori gurasoen lehentasunezko erantzukizuna da, eta instituzioek ez dute oztopoak jartzeko inolako zilegitasunik. Gurasoek beste profesional batzuengan bilatu ahal izango dute laguntza behar izanez gero, baina haiek aukeratuko dituzte. Izan ere, sexualitateak identitate pertsonalaren eta kontzientzia askatasunaren funtsezko gaiei eragiten die.
Hori dela eta, gurasoek eskatu ez dituzten edo zehatz-mehatz aztertu ez dituzten sexu hezkuntzako edukiak hezkuntza sistematik inposatzea oso esku sartze larria da adingabearen identitatearen eta nortasunaren eraikuntzan.
Eta ezin dugu utzi irakasleen edo are gutxiago pertsona ezezagunen, esku gure seme-alaben heziketaren alderdi garrantzitsuak: euren burua nola antzematen duten, euren emotibitatearen konfigurazioa, euren portatzeko edo janzteko era, euren balioak…
Seme-alabak gurasoen sinesmen moral eta erlijiosoetan hezteko askatasuna berariaz bermatzen du Espainiako Konstituzioaren 27.3 artikuluak. Eta eskubide horri helduz, Auzitegi Gorenaren 2009ko otsailaren 11ko epaiak agerian utzi zuen doktrinamendu arriskua kosta ahala kosta saihestu behar dela:
“…azpimarratu behar da Zuzenbidearekin bat etortzeak eta hori egiteko betebehar juridikoa baliozkoa izateak ez diola Hezkuntza Administrazioari – ez ikastetxeei, ez irakasle zehatzei – biderik ematen Espainiako gizartean eztabaidagarriak diren gai moralei buruzko ikuspuntu zehatzak inposatzeko edo irakasteko, ezta zeharka bada ere”.
“Estatuak, irakaskuntzaren programazioaren ardura dun neurrian nahitaezkotzat jotzen dituen irakasgaiak ez dira aitzakia izan behar ikasleak ideia eta doktrina batzuen inguruan konbentzitzen saiatzeko. Izan ere, ideia eta doktrina horiek, hobeto edo okerrago argudiatuta egon arren, Espainiako gizartean adostasun moral orokorrik ez duten arazoei buruzko jarrera zehatz bat adierazten dute. Gizarte demokratiko batean, ez da hezkuntza administrazioa – ez ikastetxeak, ez irakasleek – auzi moral eztabaidagarrien arbitro izango. Horiek gizarte zibileko eztabaida librearen eremukoak dira, non ez den irakasleen eta ikasleen arteko erlazio bertikala ematen, eta, jakina, kontzientzia indibidualen eremukoak dira.
Laburbilduz, legeak gurasoak babesten ditu seme-alabak beren sinesmenen aurka doktrinatuak izan ez daitezen
Jarduera horietan transmititutako sexualitate ereduari buruzko balorazioa
3. Sexualitateari buruzko eredu antropologiko jakin batzuk saihestea beharrezkoa da. Jarduera egiten duen profesionala psikologoa bada, ondo baino hobeto daki sexualitatea ulertzeko moduan hainbat eskola ez datozela bat. Eta ezin zaie adingabeei eredu bat ezarri baliozko bakarra balitz bezala.
Zehazki, hezkuntza afektibo-sexual erredukzionista eta biologizista ezartzea saihestu behar da: sexualitatea ez da gizatiarra izango, ez baditu psikismoaren alderdi guztiak modu harmoniatsuan integratzen: instintibitatea, afektibitatea eta arrazionaltasuna. Sexualitate heldua izateko beheko dimentsioak dimentsio nagusien menpean integratu behar ditu, eta ez alderantziz.
Baina arrazionaltasuna emozionaltasunaren edo instintuaren mende jartzen bada jada ez dago giza heldutasunik . Izan ere, hori gertatzen da zenbait ikastetxetan egindako jardueratan, non jolas erotikoak eta arduragabekeria larriko beste esperientzia hedonista batzuk egiten diren.
4. Maitasunaren doktrina murriztailea ezartzea saihestu behar da, ez da plazeraren eta komunikazioaren dimentsioen mende jarri behar, ez da hazkunde eta heltze pertsonalaren osagai gisa baztertu behar. Sexu osasunean heztea ezin da aitzakia izan sexualitatearen eredu animalia hutsa irakasteko.
Genero ideologiari buruzko balorazioa: zer dago eredu horren atzean?
5. Genero ikuspegia deritzonaren doktrinamendua saihestu behar da, psikologiarekin eta neurozientziarekin bat ez datorren ideologia hutsa delako. “Genero ikuspegia” doktrina konstruktibista da, eta genero identitatea eraikuntza kulturaltzat jotzen du. Doktrina hori zientziaren aurkakoa da, izan ere zientziak diosku genero identitatea faktore biologikoen eta ingurumen faktoreen elkarreraginaren emaitza dela (Ameriketako Psikiatria Elkartea: buruko nahasmenduen diagnosi eta estatistika eskuliburua (DSM-5 R), 5a Ed. Arlington, VA, 2014, 451. or.).
Ondorioz, nortasun pertsonalaren eraikuntzan garrantzitsuak diren psikologia ebolutiboi eta inplikatutako baldintza neurologiko eta endokrinoak ez ditu kontuan hartzen. Ondorioz, ume eta gazteei – txikitatik – heltze psikoafektibo egokirako prozesuan nahasmen kaltegarria eragiten die.
6. Era berean, genero ideologia nagusitzen saiatzen da, sexualitate anitza duten pertsonekiko errespetua aitzakiatzat hartuta. Baina, horrela, pertsonaren duintasunaren oinarria ordezten ari da, aukera, lehentasun eta gustu afektibo eta sexualekin ordezkatuz. Argi dago pertsona guztiek dutela beren nortasuna edo gustu afektibo edo sexualak askatasunez garatzeko eskubidea – eta inor ezin da horregatik diskriminatu –, baina horrek ez du esan nahi gainerakoek beren gustuak edo irizpideak ezagutu, baloratu eta imitatu behar dituztenik, jarduera horiek nahi duten bezala.
7. Genero ideologiak, gainera, ezaugarri maskulino eta femenino guztiak mespretxatzen ditu, eta sexistatzat eta jatorri kulturalekoak direla dio, oinarri endokrinoa eta neurologikoa dutenak ukatuz. Aniztasunetik pertsona gisa aberasten gaituzten ezaugarri femenino eta maskulinoak mespretxatzen ditu. Eta faltsuki egozten die diskriminazio eta indarkeria ororen jatorria.
8. Azkenik, genero ideologiak egiazko eredu bakarra feminista dela dio, “genero feminismoa”, eta ez ditu onartzen “desberdintasunaren feminismoa” moduko beste aukera batzuk. Adibidez, azken horrek berdintasunaren aldeko borroka aldarrikatzen du baina bi modu desberdinetatik abiatuta, gizonetik eta emakumetik, gizartea aberasteko ezaugarri desberdinak eta osagarriak dituztelako. Izan ere, ezberdintasun oro ez da diskriminazio iturri, jarduera horiekin irakatsi nahi den genero feminismoak nahi duen bezala.
Hezkuntza askatasuna defendatzeko ekintzak
1. Beste guraso batzuekin eta hezkuntza askatasunarekiko sentikorrak diren irakasleekin harremanetan jartzea, elkarrekin ekintzak koordinatzeko.
2. Genero ideologiari buruzko jarduerei, hitzaldiei eta liburu edukiei buruz dokumentatzea. Gure webgunean artikulu eta bideo batzuk daude.
3. Ume eta gazteek parte hartu behar duten jarduerei buruzko informazio zehatza eskatzea. Lehenik eta behin, elkarrizketa bidezko irtenbidea bilatzen saiatzea. Eta balio ez badu, informazio zehatza eskatu behar da idatziz. Hemen duzu informaziorako eta baimen informaturako idazki eredu bat.
(Oharra: orain arteko informazio guzti hau Hezkuntza Askatasunerako Familien elkartetik hartu eta zinez eskertzen diegu: https://asociacionfamiliae.com/)
Zuen laguntza eskatzen dugu
1. Lagundu mezu hau zabaltzen. Eta zure kontaktuei gai honetaz interesa pizten bazaie Telegram edo Watxap taldeetan sartu.
2. Ezagutzen dituzuen ikastetxeetan bizi izan duzuen egoeraren berri ere eman mesedez, egoera hobeto ezagutzeko, zuen seme-alabek nola hartu duten….
3. Babestu-Protección elkartean ere parte har dezakezu, modu askotan: bazkide egitea, zeregin zehatzen batean laguntzea, etab.
Harremanetarako – Informatzeko
posta elektronikoa: babestu@proton.me
Telegram https://t.me/+RPM26Ex5XvVhMGJk
Watxap https://chat.whatsapp.com/Em2TcZ2y7e0774XJiXkIii
