KONTATU ZURE ESPERIENTZIA UDALEKUETAN, HITZALDIETAN…
Formularioa euskeraz: https://forms.gle/C6wZJn6k54e2GLTr7
Bernedoko udalekuarekin zein ildo bereko bestelako kanpamendu edo eskolen/erakundeen programen inguruan salatutakoa dela-eta…
Izan al zara inoiz udaleku horietan edo antzekoren batean, edota bertan nahiz hurbiletik bizi izan al duzu egoera berdintsurik?
Badira, batetik, aipatutakoen aurka salaketa jarri duten gurasoak; eta badira, bestalde, beroriek punta-puntako heziketa-aukera gisa defendatu dituzten guraso zein begiraleak.
Gure asmoa ez da aldez aurretiko epaiketarik egitea. Zuen bizipen eta pertzepzioaren berri izena agertu gabe emateko aukera eskaini besterik ez dugu nahi, berau den bezalaxe kontatzekoa (ona, txarra edo erdipurdikoa izanik); aipatututako esperientzia bertan/zuzenean bizi izan zenutenoi soilik adieraztea eskaini.
Galdeketaren helburua da, bada, hitza eman eta testigantza argigarriak anonimoki jasotzea, edozein ildotakoak izanik; horiek inoiz zabaldu edo ezagutzera emateko xedeaz.
Edonola ere, hala nahi izanez gero, nork bere izena ezagutarazi eta Babestu Elkartearekin harremanetan jartzea dauka
Info: www.proteger.la
email : babestu@proton.me
WhatsApp : https://whatsapp.com/channel/0029VbBW56k0LKZJWzQyoE1T
Telegram: https://t.me/babestu_proteger

Bernedo: Hezkidetza, Hezkuntza Afektibo-Sexuala eta Transgenerismoa
Irakasleok, gurasook eta hezitzaileok, zer jakin behar dugu?
– Zer gertatu da benetan Bernedon?
– Hor gertatu dena eskola eta institutuetan ematen diren hitzaldien antzeko zerbait al da ala aparteko kasu bat?
– Ba al dakigu zer ematen dieten plan horien bidez gure haur eta gazteei?
– Zergatik irakasleek, hezitzaileek eta gurasoek ez dakite ia zer ematen ari diren edukiei buruz?
– Ba al dakigu zeinek diseinatzen dituen plan horiek eta nork laguntzen dituen diruz?
Bebestu-Proteger elkarteak solasaldi batera gonbidatzen zaitu, hainbat eremutako profesionalen bidez egungo egoera eta gurasoei zer egitea dagokigun ezagutzeko.
Hizlariak
– Silvia Carrasco UABko hezkuntzako antropologoa, Feministes de Catalunyako lehendakaria eta DoFemCo-ren sortzaileetakoa
– Beatriz Fernandez Corres psikologoa eta sexologoa da, Ediren Osasun Kooperatibaren kidea.
– Zuriñe Ojeda El Comun aldizkariaren editorea eta Feministas al Congreso alderdiaren lehendakariordea
Antolatzailea- Babestu-Proteger
Laguntzaileak- DoFemCo – Osasuna Libertad

Bernedoko udalekuetan gertatutakoa inflexio puntu bat ekarri du. Guraso ausart batzuk gai hau salatzen hasi zirenetik (El Comun aldizkarian agertutakoa), apurka-apurka zabaltzen joan da eta gurasoen gero eta salaketa gehiago metatzen ari dira epaitegietan. Babestuk hitzaldi bat antolatu du gai hau argitzeko.
Lehenengo salaketa: Zuriñe Ojeda, El Común
https://elcomun.es/2025/09/05/la-pesadilla-de-un-campamento-de-verano
Helena Molina: 2022an gertatutako gauzak salatu zituena baina ez zioten inolako kasurik egin
Nuria Coronado, Carola Lopez, Zuriñe Ojeda y una madre hablando de los hechos