Menu Close

Ekintzak

Babestu-Proteger honako ekintza hauek egiten ditu:

a) Ikastetxeei eta guraso elkarteei gutunak bidaltzea, ikasleei genero ideologiari buruz, sexu hezkuntzari eta abarri buruz ematen zaizkien jarduerei buruz informatzeko eta honako hauek kontuan hartzeko:

  • Jarduerarik edo hitzaldirik ez ematea gurasoei aldez aurretik jakinarazi gabe, jarduera hori onartzeko edo baztertzeko aukera izan dezaten.
  • Tutorea jarduera eta hitzaldi horietan une oro ikasleekin egotea. Guztiz antipedagogikoa da umeek konfiantzazko pertsonarik alboan ez izatea, hala nola tutorea, baldin eta jarduera edo hitzaldi horrek zalantzak, egonezina… sortzen badizkie. Irakasle tutoreak une oro zaindu behar du ikastetxeko kanpoko pertsona ezezagun batek emandako jarduera edo hitzaldia egokia dela ezarritako programaziorako eta helburuetarako, eta gurasoen ildoekin bat datorrela.
  • Gurasoek jakin behar dute azken urte hauetan, genero berdintasuna, errespetua eta horrelako helburuen aitzakiarekin, beren adinetarako desegokiak diren edukiak sartzen ari direla. Silvano Baztanen artikulu honetan puntu hau zehatzago azaltzen da: Artikulua.

b) Gai horiei buruzko hitzaldiak eskaintzea. Zuen ikastetxean edo auzoan hitzaldi bat eskaini nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin helbide honetan: babestu@proton.me

c) Aztertzea eta eztabaidatzea: gure ustez, gurasoek eta, oro har, gizarteak sakon ezagutu behar dugu gai honi buruz gertatzen ari den guztia: zein taldek bultzatzen dituzten politika horiek, nork finantzatzen dituzten, zergatik ari diren politikariak lege ugari onartzen, hemen baino lehenago ezarri diren herrialde batzuetan ondorio larriak ekarri badituzte…

Babestu-Proteger